Euskaraldia

Lundi 26 novembre à 21h

Pintxo pote dès 20h30

Gure Oroitzapenak
Pays-Basque – 1h35 – Courts-métrages de Oskar Alegria, Asier Altuna, Eugène Green…
‘Gure oroitzapenak’, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da. Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Sarri iruditan agertzea du helburu ‘Gure oroitzapenak’ filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da. Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena… Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez.

Gure Oroitzapenak est une fiction poètique composée par 12 réalisateurs, inspirés par le grand écrivain basque Joseba Sarrionandia. L’auteur à succès s’est caché derrière un seul et unique portrait pendant 31 ans. Ce film est une autre façon de le mettre en images.