Zinegin Festibala

Nationalité : France
Public : Tout Public
Genre : Autre
Site officiel : http://www.zinegin-festibala.eu/

Synopsis

JEUDI 21 NOVEMBRE 20:00
ANTI
2019 – 0h19 – De Josu Martinez – Euskara sans sous-titres
Sinopsia : 1921eko negua da Bizkarsoro herri ttipian. Gerla Handiaren biharamunean, haurrei irakurtzen eta idazten irakasteko aitzakiarekin, eskola publikoak euskaraz mintzatzea debekatzen die, zigor eta humiliazioen bidez.
Sinopsia : Hiver 1921 dans le petit village de Bizkarsoro. Au lendemain de la Ière Guerre Mondiale, l’école publique interdit l’usage de la langue basque aux enfants, en appliquant des punitions humiliantes, dont celle de « l’anti ».

VENDREDI 22 NOVEMBRE 20:30
DANTZA
2018 – 1h38 – de Telmo Esnal – Hizkuntza : hitzik gabe – sans paroles
Euskal dantzen sinbolo eta metaforak oinarri hartuta, sormenezko pelikula libre bat da Dantza, bizitzaren zikloaren istorioa eta gizakiaren eboluzioa erakusten duen fikziozko film musikal bat. Film honetan, dantzen bitartez gai unibertsal asko jorratzen dira; besteak beste, bizirautea, sinesmena, festa, maitasuna eta heriotzaren kontrako etengabeko borroka.
La tempête éclate, après une longue journée de travail dans les champs. Quand la pluie cesse, la vie refait surface, au cœur des terres autrefois stériles. Un fruit éclot et mûrit, résiste aux assauts de la maladie, et devient la pomme qui va donner naissance au cidre. Vient ensuite l’heure de fêter la récolte, trinquer, et célébrer l’amour.

SAMEDI 23 NOVEMBRE 10:30 (matin)
TERESA ETA GALTZAGORRI
2017 – 1h15 – De Agurtzane Intxaurraga – Euskara sans sous-titres
Teresa sei urteko neskatoa da, eta anaia txikiaz jeloskor da. Egun batez, azokan Tim iratxoarekin egingo du topo. Tim udaberria ekartzeaz arduratzen den iratxoen taldeko kidea da, eta aurten aurrenekoz egin du bidaia azokara; bertako soinuek eta musikak nahastu egin dute, eta lagunengandik bereizi da nahi gabe. Samuel eta Vladek harrapatu egin dute, eta zirkuko atrakzio gisa jarri dute ikusgai azokan. Horregatik, Teresak Tim ikusiko duenean, neskatoarekin ihes egiteko aukera sortuko zaio iratxoari.
Teresa est une petite fille de 6 ans très jalouse de son petit frère. Un jour, elle rencontre Tim le lutin dans un marché. Tim est chargé d’apporter le printemps avec un groupe de lutins qu’il a perdu en chemin. Samuel et Vlad le rattrape et veulent l’exposer comme attraction touristique au marché. Teresa et Tim vont tenter de s’enfuir ensemble.

DIMANCHE 24 NOVEMBRE 20:00
SOINUJOLEAREN SEMEA
2019 – 1h35 – De Fernando BernuésHizkuntza – Euskara sans sous-titres
David Imazek Euskal Herritik alde egin behar izan zuen 70. hamarkadan, bere kideek arbuiaturik. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duen arren, iraganak eta erru sentimenduak ez dio bere bizitzako azken egunak lasaitasunez pasatzen uzten. Joseba Altuna, umetako laguna, azken agurra ematera doa eta bide batez aspaldiko kontu batzuk argitzera. Urte asko pasa dira azken aldiz elkar ikusi zutenetik. Heldu da egiari aurre egiteko ordua.
David Imaz a dû fuir le Pays basque dans les années 1970, renié par les siens, accusé de trahison. Bien qu’il ait trouvé le bonheur en Californie, son passé le rattrape et la culpabilité l’empêche de vivre avec sérénité ses derniers jours. Son ami d’enfance Joseba Altuna va le rejoindre pour lui dire au revoir, et pour régler ses comptes. Il est temps d’affronter la vérité.